La oferta cultural de las Bibliotecas públicas de Navarra / Nafarroako Liburutegi Publikoen eskeintza kulturala
domingo, 7 de julio de 2019
JOXE MARI ITURRALDEren "Jamaikako neska"
Dafne Zorregieta Rondaal Jamaikan jaio zen, Luzea herrian. Aita euskalduna eta ama holandarra ditu, eta bera munduan zehar ibilitakoa da. Beraren berri izango dugu Joxe Mari Iturralderen “Jamaikako neska” (Pamiela) eleberrian.
"-Dafneren familia nomada da. Migrazio mota desberdinak islatu nahi izan al dituzu?
- Euskaldunok beti izan dugu alde egiteko joera bat, arrazoi soziologiko, politiko zein ekonomikoengatik. XIX. mendean, esaterako, jende askok Amerikara jo zuen diru bila, xentimorik gabe, esaten den bezala, edo baita arrazoi politikoengatik ere, hemen gerra zegoelako edo Afrikako gerrara soldaduska egitera joan behar zutelako. Marinelak itsaso aldetik Ternuara joaten ziren.
Dafne jatorriz erdi euskalduna erdi holandarra da, baina pixkanaka Euskal Herrira gerturatzen ari da. Emigrante bat da, emigranteen alaba gainera, baina emigrazioa baino gehiago kanpotik nola ikusten gaituzten islatu nahi nuen. Dafnek gauza asko entzun ditu Euskal Herriari buruz eta jakin-mina dauka. Bere aitak gauzak kontatu dizkio, aitonak kontatzen zizkionak ere bai. Beraz, nobela ez da emigrazioari buruzkoa, ikuspuntuari buruzkoa baizik. (...)"
Para leer la entrevista completa de Naiz.eus (6/7/2019), pincha aquí (euskaraz)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario